BILDUMA IRAUNKORRA

1. aretoa. Jostunak

AUDIO G.
JOSTUNAK

Jantzigintzaren, orratzaren eta hariaren historia. XIX. mendearen erdialdean, joskintzako zerbitzuak zeuden Urduñan (Narciso Alonso Pinedo izeneko jostuna), eta, XX. menderako, 6 gizon eta emakume jostun zeuden bertan aldi berean.

Gure aretoan, honako hauxe ikusi ahal izango duzue: patroiak, diseinuak, tresnak… eta, bereizgarriena den pieza moduan, María Magdalena Penasen familiaren eztei-soinekoa. Izan ere, Adela de la Torrek josi zuen 1913an.

2. aretoa. Gozogileak

AUDIO G.
GOZOGILEAK

Garrantzi handiko gremioa da duela bitik gora mendetatik eta gaur eguneraarte. Urduñako gozotegi baten inguruan egiaztatuta dugun lehenengo data zehatza 1808. urtea da, Díaz de Lezana saga hasi zenekoa, alegia.

XIX. mendean, gremioak goraldi handia izan zuen, Confitería Larrea, Mantecadas Badillo, Luengas eta Betolaza agertu zirenean.

3. aretoa. Musikariak

AUDIO G.
MUSIKARIAK

Urduñan, musika bera sentipena, grina eta ogibidea da. Zuzendariak, musikagileak, txistulariak, 1561etik dauden udaleko danbolin-joleak, XVI., XVII. eta XIX. mendeetako organogintza eta mendearen hasieratik dagoen udal-banda dira horren adierazgarri nabariak.

Areto honetan, antzinako musika-tresnak, partiturak eta haien historiari buruzko horma-irudiak miretsi ahal izango dituzu eta bakoitzaren soinua entzun.

4. aretoa. Kandelagileak

AUDIO G.
KANDELAGILEAK

Urduña, kandelen eta argizarien hiria. Bizkaiko Artxibo Historikoak XIX. mendeko maisu kandelagile handi moduan dokumentatzen ditu artisau-kandelategien sortzaileak, hau da: Díaz de Lezana, 1808an; eta Luis Larrea, 1830ean.

Areto honetan, era guztietako kandelak eta haien fabrikaziorako tresnak ikusi eta argizari birjinaren usainaz gozatu ahal izango duzu.

5. aretoa. Botikariak

AUDIO G.
BOTIKARIAK

Euskal Herriko botika antzinakoenetakoan sartuko gara. 1791ko irailaren29an ireki zuten, eta Urduñatik 50 km-ko eremuan bizi ziren biztanleen hornitzailea zen. Urduñako alkatea zen Cayetano de Palacio y Salazar historial ari eta politikariak babestu zuen.

Era berean, bereizgarria ere bada bi mende eta erdi geroago barruan berehorretan dauden produktu kimikoak (sendagaiak, esentziak eta koloniak) daramatzaten ontzi haietako asko agertu izana.

6. aretoa. Ehuleak

AUDIO G.
EHULEAK

Areto honetan, antzinako Alto lizo ehungailu bi ikusi ahal izango dituzu. Bakarrak dira Bizkaian, Tapizen Errege Fabrikakoen antzekoak dira (Madrid) eta Urduñako Mariaren Konpainiako antzinako ikastetxetik datoz.

Horrez gain, beste altxor handi bat ere utzi digute: sormenez betetako, eskuz marraztutako eta akuarelaz margotutako jatorrizko diseinu guztiak. Urduñan bizi izan ziren lekaimeen artea nolakoa zen baieztatu ahal izango duzue.

7. aretoa. Bizikleten Tailerra

AUDIO G.
BIZIKLETAK

Bizikleten Tailerrean, antzinako bizikleten bilduma ona ikusi ahal izango dugu. Bizikleten, gurdien eta autoen matrikulen bilduma harrigarria dago erakusgai, eta bereizgarria da erabat, oso ugariak direlako eta era guztietako formak eta koloreak dituztelako.

Era berean, Urduñako emakume txirrindulari ospetsuaren omenezko erakusketa ere badago ikusgai: Mari Carmen Díaz de Lezana..

8. aretoa. Aulkigileak

AUDIO G.
AULKIGILEAK

Sortu zenetik hiribildu eta, gero, hiri bihurtu zen arte, Urduñan bertan, lehen mailako gremioa izan zen tokian tokiko zein inportatutako egurgintza. Izan ere, zerrariak, gozogileak, ebanistak, tornulariak eta aulkigileak Erdi Arotik daude dokumentatuta.

Areto honetan, XVI. mendetik erregistratutako eta XIX. nahiz XX. mendeetan hedatutako aulkigileen erremintak, zirriborroak eta txantiloiak miretsi ahal izango dituzu.

9. aretoa. Zapataginak

AUDIO G.
ZAPATAGINAK

Gremio ezin garrantzitsuagoa izan zenez, oinetakoak egiteko 17 tailer ere egon ziren Urduñan aldi berean. Joandako mendeetako era guztietako tresnak eta makinak miretsiko ditugu, baita garaiko oinetakoak ere.

10. aretoa. Zinea

AUDIO G.
 ZINEA

Lumiere anaiek zinegintzari 1895ean eman zioten hasiera Parisen, eta, Urduñan, zinea 1910ean ikusi genuen lehen aldiz. Areto honetan, elektrodoen bidez zebilen 1942ko proiekzio-makina miretsi ahal izango duzu, baita zinemaskopeko 1974ko beste bi ere.

Halaber, filmen jatorrizko 100 kartel baino gehiago, bobinak, antzinako sarrerak eta zinegintzako antzinako hainbat objektu ere ikusi ahal izango dituzu. 

11. aretoa. Txistugintza

Aipatutako Aretoan Gancedo familiako artisau handien eskutik, euskal musika herrikoiaren: txistuak, xirulak, silboteak eta danbolinak ikus ditzakegu, bai zuretan egindako lanetan, ABStan (polimeroak) edo ebonitan (kautxua), baita beraien afinazio ezberdinak balioestea ere.

Halaber, Landaluce Elejalde familiaren historia agertzen da, XX. mendean zehar Euskal Herrian txistularismoaren hedapenean eta musika tresna hauen lanketan erreferente gisa.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Verified by MonsterInsights